Etxerat.- Francisco José Ramada Estévez "Bera" preso politiko irundarra lehenengo graduan mantentzea erabaki du Auzitegi Nazionalak, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura pasatzeko eskatu zuen arren. Bera Murcia I espetxean dago, bere etxetik 790 kilometrotara.
ETXERAT. Aurten ere, urtero bezala, baina inoiz baino arrazoi gehiagorekin, Etxerat Elkarteak Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutuko ditu eta horren berri emateko batu gara gaur hemen Donostian.
Murtzia I-ko espetxean, Euskal Herritik 830 kilometrotara, dagoen Jose Ramada Estevez "Bera" Irungo preso politikoak ebakuntza bat izan ostean jasandako tratua salatu nahi du Etxerat Elkarteak.
ETXERAT.- Dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, aurten ere, Euskal Herriko hondartza ezberdinetan kontzentratuko garela iragarri nahi dugu.
Etxerat.- Joan den ostiralean Fermin Vila euskal preso politikoari espetxez aldatuko zutela jakinarazi zioten. Transitoan aurkitzen zen Valdemoroko (490 km) espetxean, Villenatik (Alacant). Ostiralean, ordura arte lekualdaketaz ez zekiten senideek bisita eske hots egin zuten eta horretaz informatu zituen kartzelak.