AN-k preso politikoak eta euren senideak inon ebatzi gabeko zigor batera kondenatzeko burugabekeriarekin aurrera jarraitzen du
Etxerat.- Komunikabideei emandako filtrazioaren 7 eguneko atzerapenarekin, Audientzia Nazionalak Euskal Herriko kartzeletara euren hurbilketa eskatzen duten beste hamar preso politikoren helegiteak baztertu dituela komunikatu zaie gaur beren abokatuei.



Etxerat.- Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.