Bruselara egingo den martxa batek mugetako heriotzak salatu eta migratzaileentzako eskubideak aldarrikatuko ditu
Astelehen honetan, hilak 26, Irundik autobus bat abiatuko da Bruselarako martxarekin bat egiteko. Bai Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok Bruselara martxa bat antolatu dute Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean. Mugetan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea betetzea eta Europan bizi eta lan egiten duten pertsonen erregularizazio administratiboa eskatzen dute.







Irungo Harrera Sareak adin txikikoen eta turisten itzulketa kasu ilegalak dokumentatzen ditu. Irungo Harrera sareak ikusgai jarri nahi du Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa. ilegalak egiten jarraitzen duela Europar Batasuneko Auzitegiak epaia eman ondoren ere.