Asteartean "Iratxeren aurkako euroagindurik ez!" lemapean kontzentrazioa
Heldu den asteazkenean Parisko dei auzitegiak Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren aurka espainiar Auzitegi Nazionalak aurkezturiko laugarren euroaginduari buruzko epaiketa iraganen da.
Otsailak 18 asteartea, Iratxeren alde eta euroaginduen aurka elkarretaratzea deitu dute Irunen, 19.30etan Jenaro Etxeandia plazan.


Gaur eta bihar bitartean, Parisen, Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatzen ari da.
Datorren Otsailaren 4ean eta 5ean Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatuko dute Parisen. Gure elkartasuna bertan adierazteko bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik autobusa antolatu da.
Kalera Kalera ekimenak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo Irungo epaitegien aurrean elkarretaratze batean larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren askatasuna eskatzeko.