Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoaren aurkako epaiketara joateko autobusa

Datorren Otsailaren 4ean eta 5ean Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatuko dute Parisen. Gure elkartasuna bertan adierazteko bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik autobusa antolatu da.

Autobusa igande gauean hemendik aterako da, astelehen 4ean eguna epaitegian emateko Iratxe eta Dabiden aurrean, gauez bueltatzea eta astearte goiz goizean hemen egoteko berriro.

Bidaiak 80€ balio du eta ikasle edo langabeentzat 10 €. "Bidai solidario" honetan joateko ez baina bidaia *"0 eserlekua"* moduan ordaintzeko prest daudenen kolaborazio ekonomikoa ere eskatzen da.

Autobusean apuntatzeko, edo diruz laguntzeko, deitu Hondarribin Kima-ri (693030052), Irunen Iñaki-ri (691735233) edo LAB-eko egoitzara (943624714).

Etiquetas: