Aitzondo euskara taldea.- Irunekin lotura duten artikulu txukunen faltan dago euskarazko Wikipedia. Animatuko zara? Izan daiteke Irungo pertsonaia bat, leku bat, kultur lan bat, talde bat, gertaera bat...
Artikulua burutu izana irundarron egun handian jakinarazi beharko da beranduenez: ekainaren 30ean. Aurrez egindako artikuluak ezin izango dira aurkeztu; apirilaren 25etik aurrera editatutakoa soilik hartuko da kontuan.
Abotsanitz.- Kezka handiz ikusten du Abotsanitzek euskarak Hondarribian duen osasuna. Jakina da euskaraz dakitenen artean oso gutxi direla eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzen dutenak. Herriko kaleetan Soziolinguistika Klusterrak egindako azken ikerketaren arabera, euskararen erabilera % 24,6koa da, oso kopuru txikia kontuan hartzen badugu euskaraz dakitenen kopurua % 60koa dela.
Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian Irunen gertaturiko desjabetze baten inguruan eta Ama Lurrak jasaten dituen erasoen inguruan mintzatu gara. Jarraian Oier Gil artista irundarrarekin mintzatu gara, bere proiektuetaz eta aurrera begirako asmoetaz. 2. elkarrizketa Bixargorri izan dugu gurean, 20.KORRIKAren inguruan jardun zaigularik eta berau suposatzen duen lan eta ilusioaz. Gaurko esaldia:"...Europa norbanakoa masarentzako da, Andaluzia norbanakoa gizartearentzako..."
Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu "Euskarazko produktu katalogo-aren" edizio berri honek.