Ezker Gantxoa

Euskara

2016-11-23 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan gurean Paul izan dugu, GAZTERAIKI-ren inguruan mintzatu zaigularik, Zer da? Ze helburu ditu?. Jarraian Dornaku-rekin egon gara eta TXINGUDILABORE kontsumo kooperatibaren  inguruan azalpenak eskaini dizkigu. Lapiko Gorrian Asun Casasola ipuin lehiaketa izan dugu hizpide eta baita AEBtako hauteskundeak ere. Gaurko esaldia "Santua naizela diote txiroei jaten ematen diedanean, komunista naizela diote ordea txiroek zergatik pasatzen duten gosea eta zergatik egon behar diren hain gaizki galdetzen dudanean"

2016-10-26 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu.

2016-10-12 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz.

Orriak

RSS - Ezker Gantxoa-rako harpidetza egin