2015-12-03 Ezker Gantxoa
Kaixo entzuleok!! Gaurkoan saio berezia ekarri dizuegu, asteazkenenero bezala Lakaxitan asteazken kulturalak izaten dira eta gaurko honetan bertan izan zen mahaingurua ekarri dizuegu. "Herri komunikabideen mahaingurua" egon zen eta bertan partaide Topatuko Dornaku, Angula Berriako Mariano, Zintzilik irratiko Onorio eta Ezker Gantxoko kideak egon ginen.
- Gehiago irakurri2015-12-03 Ezker Gantxoa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Iepe!! Gaurkoan zuekin Martxel Telletxea izango dugu, bera Hezkuntzan Geu Eragile-ko kidea da eta hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egingo digu, baita azaroak 28an egingo den mobilizaziora zergatik jun beharko genukeen azaldu. Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa!! Gaurko esaldia: Sozialismoa edo basakeria.
Kaixo entzuleok!! Gaurkoan zuekin OLIBA GORRIAK taldeko Ezkerra izan dugu gure artean, beraie ibilbideari errepaso bat emaneteko. Jarraian EHBilduko Oinatzek Ikust Alai "affaire" inguruan azalpenak eman dizkigu. Gaurko esaldia "Ez diezaiegun irakasleei eskatu etxeko gabeziak konpon ditzaten"
Kaixo!! Berririo ere zuekin gaituzue, gaurkoan bi gai nagusi izango ditugu gurean, batetik Lakaxitak antolatzen dituen asteazken kulturalak ekarri dizkizuegu Iune elkarrizketatuaz, bestetik Ekonomia sozialaz mintzatu gara Ibairekin. Gaurko esaldia "Estatua burgesiaren arazoak gestionatzen dituen komite bat da"
Kaixo!! Kurtsoko lehen irratsaioa zuekin eta gauza interesgarriz josia. Lehenengo elkarrizketa Julen Askapenako kidearekin izan dugu, urrian izango dituzten ekimenen arira eta ilegalizazio eskaeraren inguruan mintzatu zaigu. Bukatzeko Iragorrik Catalunya aldean ikusitako azaldu digu. "Serà un dia que durarà anys" Urteak iraungo dituen eguna izango da.
Datorren Urriaren 8tik aurrera Ezker Gantxoa itzuliko da, sistema kolpatzeko asmoz.