Gipuzkoako aberastasunaren gaineko zerga: isiluneak eta argudioak
Isidro Esnaola Herrero. Gipuzkoako Foru Aldundiako Zerbitzuetako eta Zerga Heziketako zuzendari nagusia.- Harrigarri samarra izan zen Gipuzkoan aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga aurkeztean eztabaida apala egotea. Orain, ordea, deigarria da zerga horren inguruan espantuka hasi izana. Gainera, uholdeka datoz imintzioak:. isilune luze baten ondorioz, adierazpen eta baieztapen kritikoen andana dator; batzuek, gainera, erabat mespretxatzen dute zerga hori. Ikusirik zer ordenatan etorri diren adierazpenak, bultzada politiko bati jarraitzen diotela dirudi.