Topatu.- G7 EZ! plataformak, Alternatives G7erekin batera, kontragailurra eta hainbat mobilizazio antolatu ditu Miarritzen bilduko den G7aren gailurrari erantzuteko.
G7 EZ! plataformak gaur goizeko prentsaurrekoan hurrengo hilabeteetarako mobilizazio eta ekimenen berri eman du.
Azaldu duten moduan, azaroan hasi zen plataforma osatzen; Euskal Herriko hainbat eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi bilduz. Egun, 49 eragilek osatzen dute plataforma. Hala ere, nazioarteko atxikimenduak ere biltzen dabiltza eta datorren egunetan horien berri emango dutela iragarri dute.
Joan den larunbatean, Harri Xabaletako auzo elkarte gisa, ziluetak, lore koro eta sortak kokatu ditugu karrikako toki desberdinetan , auzo huntatik ibiltzen diren oinezkoak eta txirrindulariak egunero pairatzen duten arriskua irudikatzeko , bai autoen abiadura handiarengatik, bai zebra bide eskasa ala gaizki egokituengatik, bai jadanik biziki hertsiak diren espaloi gainean aparkatzen diren autoengatik.
Berehala ikusi genuen Irungo tren geltoki inguruan migratzaileak zeudela, ez zutela oinarrizkoa, zerbait egin beharra zegoela. Udalari jakinarazi eta ez zuen ezer egin, erantzunik ez. BIDASOKO SOS ARRAZAKERIAren deiari erantzunez, ahoz aho, taldean mugitzen hasi eta udaletxeko arkupean gosaria antolatu genuen. Ondoren, Lakaxitak egoitza eskaini eta hantxe ibili gara hainbat irundar eta elkarte solidario bazkariak eta afariak ematen, egunean 30 bat pertsona etortzen dira bazkaltzera.
Zuengana zuzentzen gara, gogoarazteko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Euskal Herritik Karabana bat antolatu duela. Mugak Zabalduz karabana apirilaren 28an gure eskualdean egongo da, Hauxe izango da egitaraua:
Atzo 19:00etan Hendaiako Herriko Etxe aurrean 60 lagun bildu ziren Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
Kazerolada betekin hasi zen mobilizazioa eta L’Estaca abestuz bukatu zen deialdia.
“Bidasoko bitxiak” pista jolasean parte hartzeko epea zabalik dago, eta urriaren 14an amaituko da
“Bidasoko bitxiak” pista jolasa. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Bidasoko bitxiak” pista jolasa antolatu dute. Helburua da familiek (heldu bat eta haur bat gutxienez) Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako puntu ezberdinak zeharkatzea, bizikletaz. Leku ezberdinetara eramango ditu jolasak, eta bakoitzean, argazki bat egin beharko dute. Argazkietan bizikletan agertu beharko dira, pista bakoitzaren erantzuna argazkiaren hondoan dagoelarik.