Mugak Zabalduz karabana larunbatean hasiko da gure eskualdetik

Non: 
Santiago Zubian
Data: 
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 10:30
Antolatzen du : 
Ongi Etorri Errefuxiatuak

photo_2018-04-24_09-41-46Zuengana zuzentzen gara, gogoarazteko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Euskal Herritik Karabana bat antolatu duela. Mugak Zabalduz karabana apirilaren 28an gure eskualdean egongo da, Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:30 etan Irungo Nazioarteko Zubian elkartuko gara.
  • 11:00etan Hendaiako Atzerritarren Atxikitze Zentruan elkarretaratze bat egingo dugu.

Hilak 3an berrireki zuten egoitza mota hauen itxiera aldarrikatzeko eta mugan gertatzen ari diren kanporaketak salatzeko, pertsonok modu askean mugitzeko dugun eskubidea oztopatuz eta ukatuz.

Bukatu eta gero karabanak bere bidea jarraituko du

Etiquetak: