Migraziopolitika arrazistek hildako hirugarren migratzailea
Irungo Harrera Sarea.- Gaur (atzoagatik) gizon bat hil da Irun eta Hendaiaren arteko muga zeharkatzen saiatzen ari zela.
Heriotza hori ezin dugu gertaera isolatu eta ustekabekotzat hartu. Testuinguru bati erantzuten dio gertaera horrek: migratzaile eta errefuxiatuei EB eta estatukideek aplikatzen duten migrazio eta kontrol politika arrazistak dira eragile zuzenak, bidaiatzeko bide hilgarriak hartzera bultzatzen baitituzte.





Prekarietatearen ondorioz urteko bigarren heriotzaren berri izan dugu. Garraioarekin lotutakoa hau ere. Baina gaztea, 24 urteko gazte bat. Gorlizeko “Pizzeria Mec Mec”-eko langilea zen eta abenduaren 30eko gauean izan zuen istripua, azken banaketa egiten zegoela, urtarrilaren 10ean hil egin da.