Hamarnaka lagun kalean Irunen Kataluniari elkartasuna adierazten
gande honetan hamarnaka lagun atera dira kalera Irunen Kataluiniako herriari elkartasuna adierazteko. Manifestazioa goizeko 11:00ak pasata atarea da San Juan plazatik eta erdigunea zeharkatu du.
Honako taldeek babesa adierazi diote mobilizazioari: ELA, LAB, ABOTSANITZ, AHAL DUGU-PODEMOS, BILDU, EAJ-PNV, GURE ESKU DAGO eta HENDAIAKO KATALUNIAREKIKO ELKARTASUN TALDEA.
Mobilizazioaren irakurketa:

Igandean, apirilak 15, "herrien erabakitze eskubidearen alde, Kataluniarekin elkartasuna" lemapean mobilizazio berria izango da Irunen. Mobilizazioa 11:00etan izango da San Juan enparantzan. Honako taldeek babesa adierazio diotelarik: ELA, LAB, ABOTSANITZ, AHAL DUGU-PODEMOS, BILDU, EAJ-PNV, GURE ESKU DAGO eta HENDAIAKO KATALUNIAREKIKO ELKARTASUN TALDEA.
Momentu historikoa bizi dute Herrialde Katalanetan. Hurrengo hilabeteetan, Printzipateko etorkizuna dago jokoan. Datorren urriaren 1erako dago deituta erreferenduma eta hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.
Hurrengo asteartean urtarrilaren 26an Herrialde Katalanetako egoera hizpide izango dugu Irunen, bertan Aldarricatuz elkarteko kideek Catalunyaz haratago bertan bizi den egoeraren inguruan mintza