Herrialde Katalanak aurrera!

Momentu  historikoa  bizi  dute  Herrialde  Katalanetan.  Hurrengo  hilabeteetan,  Printzipateko etorkizuna  dago  jokoan.  Datorren  urriaren  1erako  dago  deituta  erreferenduma  eta  hilabete honetan zehar xake partida honetako fitxa guztien posizioak argituko dira Katalunian estatu bat eskuratzeko borroka horretan.

Herrialde Katalanen zati batean autodeterminazio eskubidea burutuko den edo ez dago mahai gainean, baina hau ez  da soilik  neurtzen  erreferendumaren  egikaritzean. Autodeterminazioa bururaino  eramango  da  prozesu  independentista  bururaino  eramaten  denean,  hau  da, Kataluniak  bere  baitan  burujabetzarako  tresna  ekonomiko,  politiko,  militar  zein  kulturalak eskuratzen dituenean.

Historiak erakutsi digu, ordea, espainiar estatua ez dela herrialde demokratiko bat, ez duela herrion  autodeterminazio  eskubidea  aintzat  hartzen  eta  beraz,  bere  konstituzioak  agintzen duen bezala, bere lurraldearen osotasuna bermatzeko dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu galdeketa  ekiditeko.   1936an  zein  78an  sortu  ziren  erregimenak,  biak  ala  biak  urte  luzeko biolentzian oinarritu direnak, garaile eta garaituen logikan eraikiak, ez dute inondik inora ere herrion  burujabetza  onartuko.  Beraz,  hauek  gainditu  gabe,  ezinezkoa  izango  da autodeterminazio prosezua bururaino eramatea.

Horregatik, da garrantzitsua desobeditzea. Zapaltzaileek eraikitako arkitektura legal, politiko, ekonomiko  eta  militarra  gainditu  gabe,  ezin  izango  da  herria  autodeterminatu.  Hausturak borrokarako determinazioa exijitzen du eta herria horretarako prestatu gabe, zaila izango da prosezua  bururaino  eramatea.  Independentziak,  haustura  exijitzen  du  eta  hausturak desobedientzia.

Askapenatik, Herrialde Katalanek bizi duten momentu historiko honen garrantziaz jabetuta, gure  elkartasun  osoa  adierazi  nahi  diegu  prozesu  independentista  bururaino  eraman  nahi duten indar guzti horiei. Eta nola ez, desobeditzeko prest zaudeten milaka eta milaka lagunei. Zuekin gaude! Zentzu horretan, Herrialde Katalanen askatasunaren bidean momentu historiko honek duen garrantziaz jakitun, dei egin nahi diegu euskal internazionalista guztiei Herrialde Katalanei  elkartasuna  adierazi  diezaioten.  Herriak  astinduz,  elkartasuna  emanez,  haiekin gaudela senti dezaten.

Per canviar-ho tot, Desobedientziaz, herriok burujabe!

Herrialde Katalanak aurrera!

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.