Datorren larunbatean, hilak 13, Euskal preso politikoen aldeko bi manifestazio izango dira Bilbon
Lehenengoa, SAREk deituta, 17:30ean La Casillatik aterako da, "PREST GAUDE, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goizetik, egun osoko egitaraua prestatu du SAREk Bilborako: kale animazioa, pailasoak, bertso saioa, kontzertuak, ...
Sarek deitutako manifestaziora joan nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute, goizez eta baita arratsaldez soilik ere. Izena emateko:
· Irun: ohiko lekuetan

Uztailean, Paxkal Elgart Amikuztarrak (Nafarroa Beherea) Getxotik Baionara igerian egin zuen euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Hondarribian bukatu zuen etapa bat, eta ongi etorria eman genion. Ekitaldi haren dokumentala egin dute, eta Paxkal berak, Roberto Murgiondo antolatzaileak eta Eki Pagoaga dokumental egileak herri desberdinetan ematen ari dira.
SAREk urtero bezela presoen aldeko manifestazioa antolatu du urtarrilaren 13rako. Aurten, goizetik egongo dira ekitaldiak, jokoak, eta abar.
Ez mila kilometro, ez 500 kilometro, ezta 250 kilometro ere. 0 kilometro! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA! #Salatzen dut
SARE.- Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratuak izan daitezen exijitzeko, SAREk manifestazioa antolatu du Gasteizen. Rajoik hil baino bi hilabete lehenago arte ez omen ditu etxeratuko; ezin dugu honen aurrean ezer gertatuko ez balitz bezala etxean gelditu, goazen denok Gasteizera.