Urtarrilaren 14an Bilbora joateko autobusa Hondarribitik
SARE Hondarribiak urtarrilaren 14an Bilbon presoen alde egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du. Arratsaldeko 15:00etan Miramartik aterako da.
Autobuserako izena emateko telefonoz deitu edo whatsappa bidali zenbaki honetara 650984745
- Gehiago irakurriUrtarrilaren 14an Bilbora joateko autobusa Hondarribitik -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Urtarrilaren 14ean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia dugu. Giza eskubideen alde gaudenok ezin dugu etxean gelditu; gure hatz salatzailea erakutsi behar dugu Bilboko manifestazioan.
SARE.- Igandean, maiatzaren 15ean, HARTU TRENA kanpainaren ekitaldi nagusia izango da Euskal Herrian. Hondarribira ere trena iritsiko da San pedro kalera 13.00etan. Geltokia prestatu diogu, eta bertan poema irakurketa, kontu kontalaria, kantak, tortilla pintxoak, sagardoa eta giro ona izango da. Bagoia euskal presoen giza eskubideen alde dagoen jendearekin bete, eta argazkia aterako dugu. Trena hartzera gonbidatuta zaude.
Hondarribian egingo den aurkezpenera Teresa Toda eta Joseba Azkarraga etorriko dira Sare zer den esplikatzera eta Euskal Herria mailan zein atzerrian egiten ari diren lanaren berri ematera. Honetaz gain, bideo ezberdinak emango dituzte eta joango den jendeak ere hitza hartu ahal izango du.