Tomas Elgorriagaren sententziaren inguruan Hondarribiko Sorturen oharra
Ohar honen bidez Hondarribilo Sortuk honakoa adierazi nahi dugu:
2016 urte hasieran Tomas Elgorriaga Kunzeri 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, horietatik 2 bete beharrekoak. Gaurko egunez, Parisko Apelazio Auzitegiak orduan ezarritako zigorra berretsi badu ere espetxealdia urtebetez luzatu dio Tomasi, 2 urtetik 3 urtera pasatuz.

Atzo Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi zuten.
Hondarribiko Sortu.- Badoa pixkanaka aurrera Barne Hauteskunde kanpaina. Larunbatean inflexio puntu garrantzitsua izango da Eztabaida Egun Nazionalarekin. Orain arte bezala, eztabaidan presentzialki zein on-line parte hartu ahal izango da.
Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.
Emilio Castillo eta Txanpi Harokarene Martuteneko espetxetik Burgos eta Soriako espetxeetara sakabanatu ondoren, Bidasoaldeko Sortuk ondoko salaketa egin nahi dugu: