Tomas Elgorriagaren epaiketaren aurrean, Hondarribiko Sorturen adierazpena

Datorren ostegunean eta ostiralean, hilaren 19an eta 20an, Tomas Elgorriaga Kunze Euskal preso politiko hondarribiarra epaituko dute Parisen. Ohar honen bidez Hondarribiko Sortuk bere elkartasuna adierazi nahi dio Tomasi eta baita bere familiari ere momentu gogor hauetan.

ETA erakundeak 2011 bukaeran bere aktibitatea etetea erabaki zuen. Azken urteetan armagabetze prozesua hasia du eta behin baino gehiagotan adierazi du bere konpromezua bake prozesuarekiko. Ulergaitza egiten zaigu oraindik ere horrelako epaiketa politikoak egitea. Ez du zentzurik bake prozesuarekiko frantses eta espainiar estatuek duten jarrerak, horrelako epaiketarik egiteak, ezta darabilten espetxe politikak ere. Irmoki salatzen dugu bi estatu hauen jarrera eta, aldi berean, bake prozesuarekiko gure konpromezua adierazi nahi dugu.

Gogora dezagun Tomasek bizitza arrunta egiten zuela Friburgon (Alemanian atxilotua izan zen eta handik gutxira Frantzira extraditatua izan zen): Unibertsitateko irakasle lanetan zebilen eta Friburgoko egunerokoan eta bizitza sozialean integratua.

Jaso dezatela, beraz, Tomasek eta bere familiak gure elkartasuna eta berotasuna.

Tomas etxera!!

Urko eta Emilio etxera!

Euskal preso politiko eta iheslariak etxera!

Etiquetas: