Hondarribiko Udala

Euskara

Abotsanitzek urtetan esandakoa berretsi du Lehiaren Agintaritzak

irudiak

Abotsanitz.- Lehiaren Euskal Agintaritzak Hondarribiko Udalaren kontratazio txikiak aztertuz eginiko txostenak berretsi egin du 2018tik Abotsanitz esaten ari dena: udal gobernuak Legea urratu duela. Txostenak dio, batetik, Udalak muntaketa zerbitzuetarako kontratu txikien erabilera irregularra egin izan duela.

Sagarzazu alkateak ezkutatu egin du uztailean kirofanoen obra baimendu zuela

Kontzazioa Hondarribia

Proiektua martxotik Hondarribiko Udalean dagoela jakin du aste honetan Abotsanitzek

Abotsanitz.- Uztailaren 28an Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko obretarako lizentzia eman zuen Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Abotsanitz Udal Taldeak aste honetan izan du horren berri, eta Osakidetzak iazko martxoaren 4an erregistratu zuela Hondarribiko Udalean obraren proiektua, xehetasun guztiak azalduz. Alkateak informazio hau ezkutatu egin die zinegotziei, komunikabideei eta herritarrei.

Orriak

RSS - Hondarribiko Udala-rako harpidetza egin