Hondarribiko Udala

Euskara

Kanpotik etorritako Hondarribiarrak euskaraz

Taalaia Institutoa irudia

Talaia BHI Institutoa.- Azken urteetan gure herrietako errealitate soziolinguistikoa aldatu egin da; geroz eta jatorri gehiagoko biztanleak ditugu gure herrian, eta hortaz, entzun ditzakegun hizkuntzak ere gero eta gehiago dira. Hondarribian ere pertsona ugari etorri dira atzerritik hona bizitzera, eta noski, haien artean nerabeak.

Hondarribiko udalak lanpostuak sortuz erantzun behar dio pandemiari

Logo AbotsanitzAbotsanitz Udal Taldeak 2017tik onartutako lan eskaintzak gauzatzeko eta udal langile zerrendan dauden hutsuneak betetzeko exijitzen dio udal gobernuari.

Koronabirusak lurrikara eragin du gure gizartean, arlo sozialean bezala, baita ekonomikoan ere. Inork ez daki zein bilakaera izango duen eta, horregatik, goiz da pandemiaren ondorioak epe luzerako begirada batekin aztertzeko. Nolanahi ere, erakunde publikoak normaltasunera bueltatzeko prestatu behar dira, herritarrek administrazioarekin duten harreman zuzena berreskuratu dezaten. Honetarako ezinbestekoa da.

Emeki Elkarteak Hondarribiako udalean berdintasun departamentua sortzea eta berdintasun teknikari bat kontratatzea eskatzen du

Logo Emeki EMEKI ELKARTEA.- EMEKI ELKARTETIK, gure kezka adierazi nahi dugu, gure gunerokotasunean eta bizi ingurunean Berdintasun Politika eraginkorrak garatu ahal izateko Hondarribiako dalak bere gain dituen neurri, baliabide eta pertsona eskasengatik.

Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko Udala ikertzeko eskatu dio kontu epaitegiari

Logo AbotsanitzAbotsanitz.- Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak Hondarribiko Udala auditatzeko eskatu dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari. Hilaren 19an egin zuen, 2020ko ekitaldirako lan programari buruzko lehentasunak zehazteko bilkuran.

Hondarribiko Alkateak iruzur egin die udal taldeei, eta iruzur herriari

Zinegotziak - AbotsanitzAbotsanitz Udal Taldearen erantzuna Txomin Sagarzazu alkateak (plenoaren ondorengo) prentsaurrekoan esandakoei.

Hondarribiko mega-outletarekin aurrera egingo duela eta Higertokiri alfonbra gorria jarriko diola esan du gaur goizean Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Udal arkitektoak Higertokiren plan partziala baliorik gabe utzi duela eta, ondorioz, ekainaren 26ko alkate-dekretua indargabetu dela jakin dugu aste honetan. Horrek ondorio garbi bat du: Higertokik merkataritza lege berria errespetatu beharko du, ezingo du lege zaharrak baimentzen zuena egin. Alkateak ezetz esan du, Higertokik nahi duena egin dezakeela Zaldunborda Gainean.

Orriak

RSS - Hondarribiko Udala-rako harpidetza egin