Urriak 1: erreferendum bat baino askoz gehiago
Historia egin zuten Herrialde Katalanetan, estatu espainolaren errepresio bortitzaren aurrean. Urriaren 1etik aurrera ezer ez da berdina izango. Desobedientzia zibilaren praktikaren adibide argia izan zen; instituzio eta herri mailan garatutako herri-desobedientzia masiboa.
- Gehiago irakurri Urriak 1: erreferendum bat baino askoz gehiago -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Asteburu Catalunya-rra Hazian, hurbildu zaitez egun historiko hauek jarraitzera. Independència i Socialisme!! Visca la Terra Lluire!!
Azken egunetan, kataluniako erreferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.
Ahotsa.info- Askapenak 30 urte bete ditu eta urriaren 7an eta Berriozarren ospatuko du urtemuga egun osoko egitarau batekin. Denbora guzti honetan, asko izan dira antolakunde internazionalista honetan parte hartu izan dutenak, eta askoz gehiago euren brigada internazionalistekin munduko herrialde ezberdinetara joan direnak. Horietako 3 emakumeekin egoteko aukera izan dugu Askapenaren ibilbideaz eta erronkaz hitz egiteko.
Gaur, Diadaren egunean, gogoratu nahi genuen bi herrien artean egin zen erronka polit eta gogor bat. Portboutik Hendaiara txirrindaz egin genuen guztira 934 kilometro dituen bidea, 28.143 metroko desnibelarekin, 80 ordutan eta 6 ordu soilik lo eginez. Països Catalans-en eta Euskal Herriaren independentziaren alde!!
Lehenik eta behin gogora ekarri nahi ditugu deserrian dauden euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak. Guk babesa, elkartasuna, miresmena eta maitasuna helarazten dizkizuegu. Maite zaituztegu! Kalean nahi eta behar zaituztegu.
Pasa den larunbatean Iruñean “Errepresioari autodefentsa” lemapean egindako manifestazioan atxilotutako gazteak espetxeratu berri dituztela jakin berri dugun honetan, Ernai gazte antolakundetik Oreretako 3 gazte eta bere senideei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Era berean, atxilotuen berehalako askatasuna exijitzen dugu.