Sozialismoa eraikiz, gazteok bagoaz!!!
Sistemaren atzaparretatik ihes egin eta alternatiba ezberdinak bultzatzera deitu du Ernaik. Horretarako gazteak ahaldun eta "oraina eta etorkizunaren motore" izateko deia zabaldu dute.ERNAI gazte antolakundearen irakurketa
- Gehiago irakurriSozialismoa eraikiz, gazteok bagoaz!!! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.
Martxoaren 5ean Irungo Gazte Eguna antolatu genuen, eta hasiera batean gure dudak izan harren egun paregabea izan zen, gazte pila bildu ginelarik bazkarian zehar eta noski baita gaueko kontzertuetan. Mila esker denori parte hartzeagatik!!!
Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena.
Adi!!! Badator Irungo Gazte Eguna!!! Badira urte batzuk Irunen Gazte Egunik egon ez dela eta Ernai-ko kideok aurten gogotsu ekingo diogu erronka oni.