Urriak 12: atzo, gaur eta beti, inperialismo espainiarraren aurrean Herriok erresistentzia!
Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.
Bennetton eta estatu argentinarrak Cushamen komunitate maputxea birrindu dute herenegun, 200 polizien razziaren bidez: balaz zauritutako bi maputxe larri dira, 11 atxiloturik.
Pasa den azaroaren 4ean Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxean mahai inguru bat antolatu genuen "Ofensiva neoliberal y resistencia de los pueblos en América Latina" izenburupean. Bertan Simoni Sagaz (MST/Brasil), Josabilt Soto (Crea y Combate/Venezuela) eta Natalia Andrea De las Navas (Pañuelos en Rebeldía/Argentina) izan genituen.
Beste behin ere, OTANeko militarrek maniobra militarrak burutzen dabiltza Bardeetako poligonoan. Oraingoan espainiar ejerzitoari tokatu zaio gure lurrak erabiltzea, duela urte batzuk Frankok lapurtuak eta munduko erakunde terroristarik handienari emanak, OTANi.