Gurutze Irizarrek ere, Sahararen alde, espainiar estatu inperialista epaituko du!
Irribarrez eta The Arlotes lagunek elkar lanean espainiar estatuaren aurkako akusazioak marrazkitan jaso eta bideo eder hau egin digute!
Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.
Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian.
<p>Kurdistango herria eredu. Lehen mundu gerra ostean, Frantzia eta Britainia handiak (bi potentzia inperialista garaileek) kurduen lurraldea lau estatu ezberdinetan banatu arren, inposaturiko etorkizunari uko egin eta honi aurre egiteagatik.
29 urte igaro dira 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k , ezezko borobila eman zioten NATO-ri.