Iratxe Sorzabal

Euskara

Iratxerekiko elkartasuna Parisera iritsi da

Gaur eta bihar bitartean, Parisen, Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatzen ari da.

Bi preso politikori elkartasuna bertan adierazteko berrogei bat lagun inguru, bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik, Parisera autobusez bertaratu dira.

Joan den ostiralean San Juan plazan "Epaiketarik ez, Iratxe Sorzabal eta David Pla etxera!!" lemapean kontzentrazio bat burutu zen epaiketa salatzeko.

Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoaren aurkako epaiketara joateko autobusa

Datorren Otsailaren 4ean eta 5ean Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatuko dute Parisen. Gure elkartasuna bertan adierazteko bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik autobusa antolatu da.

Autobusa igande gauean hemendik aterako da, astelehen 4ean eguna epaitegian emateko Iratxe eta Dabiden aurrean, gauez bueltatzea eta astearte goiz goizean hemen egoteko berriro.

Elkarretaratzea: Onartu Dituzte Iratxe Sorzabalen kontrako bi euroagindu

Data: 
Ostirala, Iraila 28, 2018 - 20:00 -tik Larunbata, Iraila 29, 2018 - 19:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza
Antolatzen du : 
Kalera

Iratxe-euroagindu-Irailak28Kalera.- Kalean salatzeko Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren kontra Pariseko epaileak eta Estatu frantziarrak onartu dituzten bi euroaginduak, KALERA! dinamikatik dei egiten zaie Behe Bidasoako herritarrei ostiralean, hilak 28, arratsaldeko 20:00etan Irungo Zabaltza plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Orriak

RSS - Iratxe Sorzabal-rako harpidetza egin