Udalak du elkartasuna galarazi, zuk ordea harro duzu jantzi! Bidasoa Palestinarekin. Irungo udalak ezarritako mozala zulatzeko kamiseta
Irun Palestinarekin Ekimena. Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea.- Israelgo Estatu Sionistak 1948. urtetik darama Palestina okupatzen. Edo bestela esanda: herri bat desagerrarazteko politikak gauzatzen 76 urteko historia du Israelek. 2023Ko urriak 7an gertaturikoaren ondotik, Netanyahuren gobernuak sarraskia muturrera eramateko unea zela ebatzi zuen. Palestinar herriaren kontrako genozidio planifikatua abiarazi zuen Tel Avivek mendebaldeko herrialde askoren oniritziarekin.