Ostegunean, Kabigorriko hurrengo bertso gaua
Hiru bertso gau eder eta bero ditugu oraindik gozatzeko ikasturtea bukatu aurretik, apiriletik ekainera bitarteko hirurak, hain zuzen ere.
- Gehiago irakurriOstegunean, Kabigorriko hurrengo bertso gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Abian da Irungo eskolarteko II. bertso-paper lehiaketa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irunabarrek elkarlanean antolatua, eta LHko bigarren eta hirugarren zikloetako eta DBH osoko ikasleei zuzendua.
Martxoaren 5ean izango da hilabete honi dagokion bertso gaua. Kabigorrin izango da, beti bezala, Irungo Peña kaleko lehenengoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Bertsolariak:
2015eko urtarrilaren 8an izango da Kabigorriko hurrengo ostegunetako bertso-gaua, urteko lehendabizikoa.
Urrikosaioarekin ikasturteari hasiera eman ostean, azaroaren 6an izango da hurrengo Kabigorriko bertso gaua, hileko lehen ostegunarekin batera, ohitura den moduan. Honako honetan, Aitor Errazkin irundarrak, Eneritz Zabaleta baionarrak, Alaia Martin oiartzuarrak eta Aitzol Barandiaran ataundarrak kantatuko dute, Urko Casado astigartarraren esanetara.
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea).- Iragarri bezala, bigarren aldiz jarraian, eta urriaren 2an hasita, Kabigorriko bertso gauez gozatzen hasteko aukera izango dugu berriz. Aurreko ikasturtean bezalaxe, hilabeteko lehendabiziko ostegunean izango dira saioak, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Irungo Peña kaleko Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan.