Ez dugulako G20aren diktadura onartzen, Herriok erabaki!
Manifestu hau sinatzen dugun eragile sozialek, hurrengo uztailaren 7 eta 8an Hamburgon burutuko duten G20aren gailurra salatu nahi dugu. G20 bezala ezagutzen den gailurra, 1999tik aurrera munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek osatzen dute, eta bertan, munduaren geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzen dituzte.
- Gehiago irakurriEz dugulako G20aren diktadura onartzen, Herriok erabaki! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Ekainak 17an Askapenaren historia ezagutzeko eta Nikaraguako bazkari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean.
Ekainak 16an arratsaldeko 18:30tatik aurrera KURDISTAN-eko herriaren egoera ezagutzeko aukera paregabea izango dugu Irungo Moskuko plazan.
Askapena erakunde internazionalistaren 30 urteurrena dela baliatuz, izaera bereko ekintza ugariren topagune bihurtuko da Irungo herria.
Hasteko, gure elkartasun internazionalista bidali nahi diegu Israeleko ziega ilunetan borrokan ari diren milaka preso politikoei. Batez ere, azken egunotan gose greba burutzen ari diren milatik gora preso politikoei. Zuen borroka gure eredu delako!
Aste honetan bertan Catalunya aldetik berri kezkarriak iristen ari zaizkigu. Ikasle Mugimenduaren kontra oldartu da polizia, eta atxiloketak gauzatzen ari dira. Kezkagarritzat jotzen dugu hau guztia, eta oldarkortasun honen adierazgarria da azken aldian herri mugimenduaren aurka indar polizialek hartu duten jarrera.