Bueltan ditugu Irungo San Martzialak

Protokoloaren aurkezpena

Irungo Sortu, Irungo Ernai eta Hazia Elkartea.- Guztiek gozatzeko egunak izan daitezen gogorarazten dugu festa seguruak izatea denon ardura dela. Herritarrei zein festan parte izango dan edonori deia egiten diogu; jarrera inbasibo, erasokor, edota bestelakorik ikusiz gero beste aldera ez begiratzeko, EZ IZAN KONPLIZE!!

Adierazi gure herrian ez dugula horrelako jarrerarik onartuko, protokolo eraginkorrena herriak erantzun bat ematea da, ez dugulako eraso matxista, sexista, homofobo edo arrazistarik onartuko, ez Irunen ez inon.

Hala, txoznek eraso matxistei aurre egiteko esku-hartze protokoloa martxan dugu. Erasoa bizi edo ikusten baduzu ez eman tarterik zalantzari eta gerturatu txoznetako barrara, bertako kideok gune seguru bat eskaini eta esku-hartzeko protokoloa martxan jarriko dugu.

Erasorik gabeko festak behar ditugulako. GORA BORROKA FEMINISTA!

Etiquetas: