ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista

Euskara

Dozenaka lagun kalera atera dira Irunen M8 honetan Itaiak deituta

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu zuen Bidasoako Itaiak, eta 120 pertsona inguru bildu dira gaur arratsaldean JJose Ramon Amunarriz plazan (Irungo epaitegi aurrean), "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean, Emakumeen Antolakunde Sozialistaren deialdiari erantzunez.

"Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora", Itaiak antolatutako hitzaldia larunbatean

Data: 
Larunbata, Martxoa 6, 2021 - 17:30
Non: 
Palmera Montero gunea

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Itaiak, "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean. Aldez aurretik,  martxoaren 6an, "Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora" izeneko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia larunbatean izango da, 17:30ean Palmera Montero gunean.

Bizitza biolentoen aurrean gaitasun sozialistak antolatu, ITAIAren hitzaldia larunbat honetan

Data: 
Igandea, Azaroa 22, 2020 - 17:00 -tik Astelehena, Azaroa 23, 2020 - 16:55 -ra
Non: 
Irungo Palmera Montero Gunean
Antolatzen du : 
ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista

hitzaldia Itaia 25az

ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista.- Berriro ere, ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialistatikan idazten dizuegu, Bidasoan egingo dugun beste ekitaldi baten berri emateko: Igande honetan, Azaroak 22an, 17:00etan, Irungo Palmera Montero Gunean, hitzaldi bat burutuko dugu, non Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz jardungo garen.

Orriak

RSS - ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialista-rako harpidetza egin