Jaiak Herrian

Euskara

Bertso saioa uztailaren 1ean

kartelaIRUNABAR Irungo bertsoaren Bilgunea.- Udan sartu berri garen honetan, San Martzialak ere ate joka ditugu, eta Irungo jaien aitzakian antolatutako bertso saioaren berri ematera gatozkizue.

Bertso saioa, urtero bezala, uztailaren 1ean izango da. Aurten Amets Arzallus hendaiarra, Alaia Martin oiartzuarra, Jon Maia zumaiarra eta Aitor Errazkin irundarra izango dira Peña kalean kokatuko den saioko protagonistak, eta Zuhaitz Olazabalek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Orriak

RSS - Jaiak Herrian-rako harpidetza egin