Koalizioak 70 lagun bildu ditu Palmera Monteron egindako ekitaldian
EH Bilduk 70 lagun elkartu dituen ekitaldia egin du gaur arratsaldean Palmera Montero gunean. Bertan Jokin Melida, Juan Karlos Izagirre eta Jon Iñarrituk hartu dute parte.
EH Bildu.- Ez dira politikarako garai onak. Egunero politikaren mundua inguratzen duen populismo zaharkituaren lekuko gara. Gatazkak konpontzeko baino Politika gorrotoa sortzeko tresna bat dela sinestarazi nahi digute.