Kabigorriko artisautza azoka
Kabigorri hileko bigarren ostegunetan hasten da eskulangintza merkatuak antolatzen. Datorren ostegunean, hilak 12, hasiko dugu jarduera eta artisauak izango ditugu.
- Gehiago irakurriKabigorriko artisautza azoka -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Badator aurtengo hirugarren Kabigorriko bertso-gaua ere, ikasturteko seigarrena. Martxoaren 5an izango da 19:30ean hasita. Bertan ariko dira kantuan Nahikari Gabilondo zarauztarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Iñigo Ugarte irundarra eta Ane Zuazubiskar arrasatearra. Saioaren gidaritza Gotzon Aizpiolea irudarraren esku egongo da. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Xabier Isasi hondarribiarraren bitartez.
Herria zaindu, Zaldunborda Gelditu plataformak antolatutako hitzaldia eta debatea.
Badator aurtengo bigarren Kabigorriko bertso gaua ere, ikasturteko bosgarrena. Otsailaren 6an izango da 19:30ean hasita.
SAHARAR ILARGIERDI GORRIAKAREN eskakizuna kontuan hartuta eta Herri Saharararekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA martxan jarri dugu, S.E.A.D.en Aldeko 'OTSAILAK 27' Euskal Elkarteen Koordinakundea - Coordinadora Vasca de Organizaciones Solidarias con la R.A.S.D. '27 DE FEBRERO'.
Oparoa joan da 2019a: antolatu ditugu bertso-saioak, proiektu berriak sortu ditugu eta lehendik zetozenei ere erantzun diegu. Ondorengo loturan topa dezakezue 2019ak emandakoaren bildumatxo bat: