Ekainaren 4an ikasturteko azken bertso gaua Kabigorrin
Irunabar.- Ekainaren 4erako dago deituta 2014-2015 ikasturteko azken bertso gaua, 19:30etan Irungo Kabigorrin, Bidasoaldeko Ateneoan. Manu Goiogana irundarra Lesakatik helduko diren Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”rekin ariko da eta, era berean, guztiek egin beharko dute bertsotan Oihana Aranburu hondarribiarraren aginduetara, berak jarriko baititu gaiak, eta berak saioa aurkeztuko.
- Gehiago irakurriEkainaren 4an ikasturteko azken bertso gaua Kabigorrin -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Larunbata 16, 23:30 etan: Kontzertua – ROCKESTRA
Non sartuta zegoen ere ideiarik ez izatetik, berriz ere musikaren lehen planoan dugu Sorkun Rubio. Kashbad taldearen itzulerak ezustean harrapatutako horiek badute beste aitzakia bat abeslari gipuzkoarraren ahotsarekin bat egiteko.
Torpedo D talde irundarraren bideo-kliparen aurkezpena.
Kabigorri.- Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta KABIGORRI elkartean gure LIBURU AZOKA propioa antolatu nahi dugu, ez argitaletxeen azkeneko nobedadeak aurkezteko -hori jada egiten dute liburu-dendek kalean- baizik eta liburuak elkartrukatu/erosteko prezio sinboliko batean.