Maiatzaren 7an, Kabigorriko hurrengo bertso gaua
Urtea nahi baino bizkorrago joan den honetan, ikasturteko azken aurreko saioarekin topo egin dugu. Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Saioa Alkaiza iruindarra, Miren Artetxe hendaiarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan.
- Gehiago irakurriMaiatzaren 7an, Kabigorriko hurrengo bertso gaua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko


Non sartuta zegoen ere ideiarik ez izatetik, berriz ere musikaren lehen planoan dugu Sorkun Rubio. Kashbad taldearen itzulerak ezustean harrapatutako horiek badute beste aitzakia bat abeslari gipuzkoarraren ahotsarekin bat egiteko.
Torpedo D talde irundarraren bideo-kliparen aurkezpena.
Kabigorri.- Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta KABIGORRI elkartean gure LIBURU AZOKA propioa antolatu nahi dugu, ez argitaletxeen azkeneko nobedadeak aurkezteko -hori jada egiten dute liburu-dendek kalean- baizik eta liburuak elkartrukatu/erosteko prezio sinboliko batean.
CNT-ren 100 urteko historia kontatzen duen dokumentala.
Eko-zinemaren eskeintza. Lurraren bilakaeraren ia 4.000 urteko oreka apurtu du gizakiak bere 200.000 urteko existentzian. Handia da ordaindu beharreko prezioa, baina beranduegi da ezkor izateko. Gizakiak hamar urte eskas dauzka joera iraultzeko, Lurreko aberastasunen gehiegizko ustiakuntzaz kontzientzia hartzeko eta kontsumitzeko erak aldatzeko.