Garagardo eta gazta dastaketa
- Gehiago irakurriGaragardo eta gazta dastaketa -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Pixkanaka-pixkanaka, bidasoaldeko eskualdea autogestio borondatea daukaten egitasmo interesgarrien eszenatokia izaten ari da, proiektu hoien partaide edo ezagutzaile izan zaitezkeela pentsatzen dugu, horrexegatik hilabete honetako Zineforumari gonbidatzen zaitugu, bertan eragozpen fiskalari buruzko dokumentalak ikusi ondoren eztabaidatzeko gunea izango dugu, anima zaitez!!
Encuentros Poéticos organizados en el Ateneo Kabigorri en colaboración con el Centro Cultural Koldo Mitxelena
Itsaslari bokazioa odolean darama Josu Guerrak. Pasaiakoa da. Arrantzalea eta “Spirit of Anuk” belaontziko patroia da. Harekin Balear uharteetan zehar nabigatzen du eta Atlantiar ozeanoa gurutzatu du bi aldiz joan-etorrian. Nerea Azkarate Bermeokoa da eta ozeanoz gaindiko zeharkaldia egiten zuen lehen aldia zen. Josuk Hondarribian askatu zituen amarrak Kanariar uharteetara abiatzeko. Han Nere ontziratu zen eta astebetean Cabo Verdera iritsi ziren. Bertan giza laguntza utzi zuten. Atlantiar ozeanoan zehar astebetez kulunkan ibili ondoren, Antilletara iritsi ziren. Bi hilabetez elkarrekin disfrutatu zuten. Nire hegazkinez itzuli zen eta Josuk bakarka nabigatu zuen Azor uharteetaraino.
