Kontzentrazioa: "Estradiziorik EZ. Iratxe Sorzabal etxera"
IRATXE SORZABAL Irungo preso politikoa beste ataka zail baten aurrean egongo da datorren Irailaren 26an: Pariseko epaileak, bere aurka Madrilek egindako euroagindu-eskaerak ebatziko ditu. Beraz arrisku bizian dago Iratxe, torturatu zuen estatuaren esku berriro geratzeko.
Hori gertatzea nahi ez dugunok kalean egongo gara gure jarrera argi geratu dadin. Hitzordua bezperan -25ean asteartea 19:30etan- San Juan plazan.

Agerraldi honen bidez, KALERA KALERA dinamikak irailaren 9an 'Bada garaia. Presoak kalera' goiburupean egingo duen manifestazioa iragarri nahi du. Ohi bezala, Kontxako Bandera jokatu ondoren, presoen aldeko manifestazioa egingo dugu.
Askok jakingo duzuen moduan, datorren maiatzaren 30ean Iratxe Sorzabal Irungo euskal preso politikoaren espainiaratzea onartu ala ez erabakiko dute. Honen aurrean, KaleraKalera! dinamikak, bihar, apirilk 20an, 19:30ean Hazian egingo dugun herri batzarrerako gonbidapena luzatu nahi dizue.

- Antton Lopez Ruiz