Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea

Euskara

Solasaldia: Kepa Ordoki eta memoria historikoa

Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2018 - 19:00
Non: 
Hendaiako Zokoburu eraikineko Hegoa gelan

Kepa Ordoki komandantearen bizia, testuingurua eta oroimena jorratuko da, solasaldi baten bidez. Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko Lehendakaria eta historialaria, eta Alberto Unamuno, Markina Xemeingo Ahaztuen Memoria elkarteko kideak, Ordokiren biziaren zertzelada nagusiak eskainiko dituzte.

Solasaldia irekia izatea espero da, bertaratuen parte-hartzea sustatuz.

Dokumentala: “Gernika Batailoia, askatasun itxaropena”

Data: 
Osteguna, Azaroa 29, 2018 - 19:30
Non: 
Palmera Montero gunea

“Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. Franck Dolosor kazetariak idatzi du doku-fikzio honen gidoia eta emanaldi egunean Irunen egongo da. Azaroaren 29an, 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean.

25 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik

Azaroaren 28an, hogeita bost urte beteko dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik. Efemeride hau oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hainbat ekintza burutuko ditu Hondarribia, Irun eta Hendaian, azaroak 27 eta abenduak 1 artean.

Kepa Ordoki MHB Bidasoaldeko elkarte memorialista berria

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea sortu dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako bizilagun talde batek. 2018. urtean, Kepa Ordoki Komandantearen heriotzaren XXV. urteurrena burutuko da eta efemeridea aitzakitzat hartuta, eskualdeak elkarte memorialista berri bat izango du.

Orriak

RSS - Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea-rako harpidetza egin