Datorren astelehenean, Abuztuaren 30ean , eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.
Jakinarazi nahi dizuegu datorren abenduaren 9an (astelehena) berriro elkartuko garela, eguerdiko 12:00etan eta ohiko lekuetan, bai Hondarribian, bai Irunen.
Era berean, egun horretan bertan (abenduaren 9a) azken aukera izango da Gasteizera autobusez joan nahi dutenentzat izena emateko. Horrela, mahaiak ere jarriko ditugu apuntatu ahal izateko.
Txingudi Pentsiodunen Mugimendutik jakinarazi nahi dugu dagoeneko bete dela autobus bat (Irun-Hondariibia) hilaren 16an Madrilera joateko. Orain bigarrena betetzen saiatuko gara; hori dela eta izena emateko epea luzatuko dugu urriaren 7ra arte (astelehena).
Interesdunok, dei ezazue telefono hauetara: Irun: 659047459 Hondarribia: 667757942