Bidasoko Itaia.- Ostiralean Bidasoko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea deitu zuen Irungo San Juan plazan “Indarkeria matxista orori aurre egin” lelopean, asteburuan jazotako erasoa salatzeko.
Gaur arratsaldean, Bidasoako Asanblada Feministak eta Itaiak elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan, joan den asteburuan Irunen izandako azken eraso sexista salatzeko.
Osasun Bidasoa Plataformak otsailaren 16an, osteguna, 14: 00etan, Dunboako (Irun) anbulatorioaren ondoan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei, "Gure Osasunaren Alde" lelopean.
Osasun Bidasoa Plataformak elkarretaratzea egingo du bihar, ostirala, 10:00etatik aurrera, Irungo Udaletxearen ondoan, Udal Osoko Bilkuran "Irungo Osasunaren eta Lehen Mailako Arretaren defentsan" mozioa aztertuko baita.