2016ko Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta Infantil txapeldunak baditugu
Ostirala, Irungo Ventas Auzoko Landetxako auzo-lagunen elkartean hiru xake txapelketa elkarrekin burutu dira, hirurak Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketetarako sailkatzeko balio dutenak: Bidasoaldeko Zonaldeko Benjamin, Alebin eta infantil Txapelketak. Hiru txapelketa hauek Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu ditu Landetxako Auzo-elkartearen laguntzaz.

Otsailak 19, osteguna: Urteko Batzar Orokorra. 2014 urteko balantzea eta 2015eko ekimenen aurkezpena. Tartean, auzoaren inguruan azken 100 urteetan izandako garapena eta forntoiko estalkiaren proiektua azalduko dira. 



