Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.

8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.


