"Gipuzkoarrok G7 EZ! Bestelako mundu bat sortzen!" Manifestazioa Donostian
Donostiako G7 EZ! Plataforma.- Datorren larunbatean Donostian G7ak sinbolizatzen duen munduaren aurka mobilizatuko gara, bestelako mundu bat eraikitzeko bidean Gipuzkoatik egin dezagun ekarpena. Gero eta autoritario eta gerrazaleago diren aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura dagoen sistema iraunarazteko bilduko dira Miarritzen munduko 7 potentziak.






Irungo GURE ESKU DAGO Herri Ekimenak manifestazioa antolatu du datorren apirilaren 12rako Irunen. Manifestazioa 19:30etan abiatuko da San Juan plazatik eta Zabaltza plazan amaituko da ekitaldi batekin.