2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Igandean 2015eko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta hiru kanpoan. Orotara gure ordezkariek hiru garaipen eta bi porrot lortu zituzten eta egindako lana ikusita, aurtengo denboraldian lan txukuna egin daitekeela dirudi.
- Gehiago irakurri2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak -ri buruz
 - Egutegia
 - Logeatu iruzkinak post-eatzeko
 - Castellano
 

Datorren larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Gipuzkoako Xake Federakuntzak (GXF-FGA) antolatuta, maila guztietako taldekako Gipuzkoako Txapalketei, Ligari hasiera emango zaio eta gure klubak maila guztietan ordezkaritza izango du: talde bana gorengo, lehen eta bigarren mailan eta bi talde hirugarren mailan.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren kidea den Ibai Dorronsorok (Irun, 1999) asteburu hontan  Gipuzkoako Kadete Mailako Xake txapelketa irabazi du.
Pasa den asteburuan Hondarribiko teldekideek Gipuzkoako Txapelketa ezberdinetako laugarren jardunaldian egindako emaitzak ez dira oso onak izan (+2-3=1). Jokoan dauden lehieketa ezberdinetan sei ordezkari dituzte (absolutuan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta kadetean).