Ander Tafall Infantiletan eta Ivan Iturralde Alebinetan dira Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapeldunak. Patxi Moreno Azpitxapeldun Infantiletan
Atzo, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Larunbatean 2015eko hamaikagarren jardunaldia jokatu zen, 2015eko ligaren azkena eta edizio honetako txapeldunak ezagutzeko Hondarribiko taldeen partidak erabakigarriak izan ziren.
Asteburuan 2015eko hamargarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Hondarribiko hiru taldeen parte hartzearekin eta bi porrot (preferentean eta 2. mailako mantentze play offean) eta gaipen garrantzitsu bat (lehenengo mailan) lortu zuten.
Asteburuan 2015eko zortzigarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Marlaxka Xake Klubaren hiru taldeen parte hartzearekin eta hondarribitarrek taldeek bi porrot eta gaipen bat lortu zuten.
Joan den larunbatean 2015eko Gipuzkoako ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Horrela bigarren eta hirugarren mailako lehen faseari amaiera eman zaio eta Hondarribiako hirugarren mailako taldeek azken jardunaldi honetan jasotako porroten ondorioz ez dira igoera play offa jokatzeko sailkatu.
Asteburu hontan seigarren jardunaldia jokatu zen Hondarribiako taldeen emaitza onekin, lau garaipen eta porrot bat lortu zituztelarik. 
Marlaxka Xake Kluba.- Larunbatean  2015eko Gipuzkoako ligaren laugarren jardunaldia jokatu zen eta esan bezala, gure taldeak maila guztietan ordezkariak ditu. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten, bi porrot. Gure beste hiru tealdeek kanpoan jokatu zuten, Donostian, eta bertan D taldeak berdinketa lortu zuen, beste taldeek galdu zuten.