Larunbatean manifestazioa Donostian, 45 egun gose greban beteko dituen Txikitori elkartasuna adierazteko


Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito”, euskal preso politikoak, irailaren 9an mugagabeko gose greba bati hasiera eman zion, beraz larunbatean 24 egun beteko ditu. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez zela ezertarako aterako iragarri zuen. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez.
Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna izatea da.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik Irungo anbulatorioetan egingo diren kontzentrazioen alde agertu nahi dugu, hai zuzen ere “Dunboa” eta “Iturrino anaiak” (Gipuzkoa etorbidearen eta Artaleku kalearen artean) anbulatorioetan izango direnak, datorren 18an (ostirala), eguerdiko 13:00ean.
Patxi Ruizek 31 egunez aurrera eramandako gose eta egarri grebek agerian utzi dute kartzelaren benetako izaera hiltzailea eta, hau gizartearen isla izanik, sistemaren benetako aurpegi torturatzailea ere. Presoaren pertsonalitatea apurtzea da kartzelaren helburua, jende obedientea eta irizpiderik gabekoa sortzea.
Gaurkoan Patxik bere 29. eguna betetzen du gose greban Murtzia II-ko kartzelan. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Atzo 59,5 kg pisatu zituen eta parametro guztiak egonkor mantentzen ditu azukrea izan ezik. Hauxe da baxu daukan parametroa, eta bere gorputzak beste ondorio larri batzuk pairatzen hasi denaren seinale.
Gaurkoan Patxik bere 22. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Berri aipagarririk ez dago bere egoeraren inguruan baina, jakina, egunak pasa ahala Patxiren osasuna andeatzen joaten da.
Gaurkoan Patxik bere 19. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabi egunetan egindako egarri greba batzen zaizkio. Erizaindegiko moduluan jarraitzen du isolatuta. Gose eta egarri grebaren ondorioz, nahiko mingarriak izaten ari diren zauriak atera zaizkio mihian (mihi fisuratua delakoa) eta momentuz ez diote horretarako tratamendurik eman.