Amnistiaren aldeko kontzentrazioa egingo dute Oreretan maiatzaren 11n
Data:
Larunbata, Maiatza 11, 2019 - 17:30
Non:
Oreretako zumardia
Desmemoriara kondenatu nahi gaituzten garai hauetan, amnistiaren aldarria eta beharraren garaia ez omen den honetan, guk Amnistiaren aldarrikapenaren zilegitasuna eta beharra aldarrikatu nahi dugu. Eta aldarri hau berriz egiteko maiatza eta Oreretako herria aukeratzen ditugu.




Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian.
