Alde zaharreko bostgarren mozorro lehiaketa
- Gehiago irakurriAlde zaharreko bostgarren mozorro lehiaketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
<p>Kurdistango herria eredu. Lehen mundu gerra ostean, Frantzia eta Britainia handiak (bi potentzia inperialista garaileek) kurduen lurraldea lau estatu ezberdinetan banatu arren, inposaturiko etorkizunari uko egin eta honi aurre egiteagatik.
Irungo EH Bildu.- Jakin badakigu edozein eremuetan obra batek zalantzak, kezkak eta ezinegonak sortzen dituela, obra hau ez da salbuespena izango. Irungo EH Bilduk bere egiten ditu Urdanibia plazako obrak auzotarrengan, saltzaileengan, tabernariengan, eta bertan bizitza egiten duten guztiengan eragiten dituen kezkak.
Gure taldeak hasieratik heldu dio gure herrian burutzera zioan obra honi eta auzoan lanketa bat abian jarri genuen. Bertatik ateratako ekarpenak ere aurkeztu genituen eta jarraipena egingo genuela adierazi dugu behin baina gehiagotan publikoki.
antxetamedia.info.- Guifinet sareko lan taldeari esker, Irungo Moskuko plazan wifi konexioa librea,doakoa eta duina eskeintzen da.
Irungo udalak eskeintzen duen zerbitzua, 250kb-eko abiadura du eta oraindu beharra dago. Udalaren konexioa oso motela da.
Bildu udal taldeak, udal gobernuak urdanibia plazarako aurkeztu duen proiektuaren inguruko iritziak, kezkak, zalantzak eta iradokizunak jasotzeko intentzioarekin bilera ezberdinak burutu ditu auzoko eragile, norbanako, auzotar, komertziante, tabernari eta azokako saltzaileekin. Burututako prozesu parte hartzaile hau positiboki baloratzen du eta bertatik ateratako ekarpen batzuk jada egin ditu.