Hitzaldia: "Memoria Historikoaren Legea"
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak hitzaldi-eztabaida antolatu du gai horiek jorratzeko, eta honako hauek izango ditu: Pablo Mayoral Rueda ( “La Comuna de presos y presas del Franquismo" ko presidentea”) eta Josu Ibargutxi San Pedro (“Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren" bultzatzailea)



Ostegunean, hilak 27, 19:30ean Irungo Atsegiña Elkartean, Aiala Oronoz Mitxelenak idatzitako “A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa” Destacamento penal de Irun (1942-1944) liburua aurkeztuko da. Liburua "Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikarrak editatu du.
“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanotik adierazi nahi dugu oso ideia ona iruditzen zaigula Irunen plaka frankistak kentzen hastea. Gure ustez, aspaldian egin beharko zen hori, kontuan izanik 40 urte pasatxo direla diktadorea hil zenetik, eta geroagoko Memoria Historikoaren Legeak hori egitera behartzen zuela.