“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra

Euskara

Hitzaldia: "Laikotasuna eta demokrazia: bi printzipio banaezin"

Data: 
Asteartea, Maiatza 27, 2025 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.

Liburuaren aurkezpena: "Y los campos se quedaron sin flores"

Data: 
Osteguna, Maiatza 8, 2025 - 19:30
Non: 
Palmera-Montero - Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Unai Eguiak Enric Marcoren historia jasotzen du eta gezur batek egia sakonei atea ireki eta gure iragana hobeto ulertzen nola lagun diezagukeen erakusten digu. Enric Marcok, nazien eremuetara deportatua izan zela esan zuenak, beste pertsona baten nortasuna lapurtu zuen, Enric Moner, eta 6448 bere preso zenbakia. Faltsukeria horren ondorioz, Unai Eguiak Hradischkon, Txekiako kontzentrazio-esparru batean, deportatuei buruzko benetako istorio bat ikertu eta dokumentatu zuen.

2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra Irunen deportatutako pertsonen omenezko ekitaldiak

 Argazkia: Mautausen askapena

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua.

“Pequeña Velocidad” ez da eraitsiko!!

Pabellón 'Pequeña Velocidad'

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak oso pozik dago Ministro Kontseiluak Irungo geltokian pasabidea egiteko proiektu berria onartu berri duelako. Erabaki honek, hiriarentzat hobekuntza izateaz gain, "Pequeña Velocidad" pabiloiaren babesa bermatzen du, oraindik zutik dirauen Gipuzkoako kontzentrazio-esparru bakarra.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak erbesteratu ziren 610 haurren datu-basea argitaratu du, Intxortako 1937ko ikerketa batetik aterata

1936an pertsona talde batek Hendaiarako norabidean Etorbidea zubia zeharkatu zuen unea

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Joan den urtearen amaieran, Gure Elkarteak datu-base bat argitaratu zuen web orrian, 1936ko irailean Irundik irten ziren 1600 haur baino gehiagorekin.

Orriak

RSS - “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra-rako harpidetza egin